ARROPA BERRIA /// ROPA NUEVA


Kaixo guztioi!


Gure jantzi berrien diseinuak aurkezten dizkizuegu. Oraingo honetan KON marka laudiotarra aukeratu dugu. Atxikitutako argazkian, egingo ditugun arropa batzuk ikus ditzakezue. Eskuratu nahi duenak, abenduaren 11an probatzeko aukera izango du gure lokalean 19h-tik 20.30h arte.

---------------------------------------------------------------------------------
Hola a todos!!
Os presentamos los diseños de nuestras nuevas equipaciones. Esta vez hemos confiado en la marca laudiotarra KON. En la foto se muestran algunas de las prendas que se van a adquirir. Todas las personas interesadas tendrán la oportunidad de probárselas el día 11 de diciembre en el local del club de 19h a 20:30h.



EUSKARALDIA. TXIKI TXANGO


Kaixo guztioi!

Atxazpe Mendi Taldeak Euskaraldiaren sustatzaile gisa, azaroaren 25ean “TXIKI TXANGO” bat antolatuko du. Astrabudutik Erandiogoikora joango gara, han “DANDAKA” jatetxean hamaiketakoa egin, eta buelta.

Atxazpek Goikolanda Ikastetxeko Guraso Elkateak zuen ekimen bat baliatuta, eta horretan, parte hartzen zuten gusasoen artean Euskararen erabilpena sustatzea zenez, guk eredu hori erabiliko dugu Euskaraldiaren ariketarekin bat egiteko. Hortaz, TXIKI TXANGOAN parte hartzeko gomendio hauek segitzeko eskatu nahi dizuegu:

-          Bi umeko, gutxienez, heldu batek etorri behar du.
-          Etortzen diren helduek AHOBIZI  edo BELARRIPREST  rol-ean aritzea, beraz, komeni da aldez aurretik Euskaldaraldian izena ematea https://izenematea.euskaraldia.eus/

-          Datozen heldu guztiek aukeratutako rol-aren txapa soinean eraman behar dute, edota guk banatuko ditugun pegatinak


IRTEERA: azaroak 25, 10:00H
LEKUA: Josu Murueta Plazan (musika antzezlekuan)
IBILBIDEA: 7-8KM